MUSIKA GREZIA ZAHARREAN



Musika hitza musike (musa) hitz grekotik dator. Izan ere, musikak, gaur egun musikatzat duguna, Grezian du jatorria.

Antzinako kultura grekoa oso ongi kokatuta zegoen. Alde batetik, Egeo itsasoak bustitzen zuen, eta bestetik Mediterraneoak. Beraz, inguruko herritarrentzako pasabidea zenez, bisitarien aztarna kulturalak nabariak dira bertan. Hori dela eta, oso aurreratuta zeuden antzinako zibilizazioen (Mesopotamia, Egipto) eragina izan zuen Greziako musikak. Kultura handi horien musika erlijiosoak eta instrumentuek arrasto nabaria utzi zuten zibilizazio heleniarraren musikan.

Aro Klasikoko grekoek edertasuna lortu nahi zuten arte guztietan, eta musika dantzarekin, antzerkiarekin eta poesiarekin nahastu zuten. Apolo musikaren jainkoa zen eta Dionisio, haren anaia, dantzarena eta antzerkiarena. Hala ere, Grezian naturaz gaindikoa alde batera utzi eta giza arrazoiari garrantzi handiagoa eman ziotenean, musika filosofiarekin erlazionatu zuten. Garaiko filosofo handiek musikaren balio sendatzailea eta informatzailea azpimarratu zuten. Pitagorasek musika arimarentzat sendagai zela esaten zuen eta Aristotelesek emozioaren katarsira heltzeko erabiltzen zuen.


external image 250px-Apollo_Musagetes_Pio-Clementino_Inv310.jpg


Bestalde, musika grekoaren erritmoa hizkuntzari erabat lotuta zegoen. Abestietan, musikak testuaren erritmoa errepikatzen zuen.

Banquet Euaion Louvre G467 n2.jpg
Banquet Euaion Louvre G467 n2.jpg


Instrumentu greko ohikoenak kithara eta aulosa ziren. Kithara Apolorekin erlazionatutako lira mota bat zen. Aulosa, berriz, oboearen antzekoa zen, eta Dionisio jainkoaren kultuarekin lotuta zegoen. Kithara entzuleengan lasaitasuna eta inspirazioa lortzeko erabiltzen zen; aulosa, berriz, asaldura lortzeko. Bi instrumentuok asko erabiltzen zituzten zeremonia erlijiosoetan eta antzerki-lanetan. Horrez gainera, danborra, ere garrantzitsua izan zen.



ARIKETAK:


-Musika hitza hitz grekoa da: Egia / Gezurra.


-Khitara (lira) jainko honekin erlazionatzen dugu: Apolo / Dionisio.


-MUSIKA_GREZIA_ZAHARREAN._Galderak_eta_erantzunak


LOTURAK (bideoak, artikuluak):




ARKAITZEN GOGOKOAK: